Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara eramateko janari bilketa egiten ari dira Ondarroan
Janari bilketa otsailaren 22ra arte zabalik dago. Honakoak jasoko dituzte: arroza, pasta, hegaluze, hegalabur eta sardina kontserbak, azukrea, lekaleak eta konpresak.
Saharako Ilargi Erdi Gorriaren eta Emakumeen Nazio Batasunaren deiari erantzunez, eta Sahararekiko elkartasun taldearen koordinazioaren barnean, Sahararen aldeko 15. Euskal Karabanarako janari bilketa martxan jarri du aurten ere Yaalah elkarteak Ondarroako Udalaren laguntzarekin.
Janari bilketa otsailaren 22ra arte zabalik dago. Ikasleek herriko ikastetxeetara (Zaldupe, Zubi Zahar, Txomin Agirre eta Institutua) eraman ditzakete jakiak, eta herritarrek, berriz, udaletxe azpiko bulegoen sarreran egongo den kutxan utzi ditzakete bulegoa zabalik dagoen egun eta orduetan. Honakoak jasoko dituzte: arroza, pasta, hegaluze, hegalabur eta sardina kontserbak, azukrea, lekaleak eta konpresak.
Martxoaren aterako den karabanaren helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea dela nabarmendu dute, Tindufeko (Algeria) errefuxiatuen kanpalekuetan pairatzen duten elikagai falta lehuntzeko asmoz. “40 urtetik gora daramatzate atzerrian, Algeriako hamadan eta nazioarteko laguntzak eusten ditu saharar errefuxiatuen itxaropenak”.
Gaineratu dutenez, Mendebaldeko Saharako gatazka munduak dagoen krisirik luzeena da, Palestinakoaren ondoren. “Arrazoi politikoengatik dira errefuxiatuak eta beraien lurraldeetatik kanporatuak, ez goseteengatik ez eta hondamendi batengatik. Horregatik bat egiten dugu kanpaina honekin eta zuei ere gurekin bat egiteko eskatzen dizuegu”.