Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Nahia Quincocesek 5. postua lortu du Andorran

Lasterketa bertikalean emaitza bikaina lortu du eskiatzaile mendexarrak. Bakarkako proba, berriz, 8. postuan amaitu du.

Nahia Quincoces, Andorran. Argazkia: Jesus Dyañez / Dymages Nahia Quincoces, Andorran. Argazkia: Jesus Dyañez / Dymages
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mendexa
2019/01/28

Mendiko Eskiaren Munduko Koparen bigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan, Font Blancan (Andorran). Nahia Quincoces Altuna eskiatzaile mendexarrak banakako eta lasterketa bertikalean parte hartu du. Lasterketa bertikalean 5. amaitu du, eta banakakoan, berriz, 8.

Lasterketa bertikala Andorrako Arcalis herriko Arinsal eski estazioan jokatu zuten domekan [urtarrilak 27]. Emakumezkoen lasterketa oso lehiatua izan zen, emozioz betea. Quincocesek 35.31 denbora lortu zuen, eta segundo gutxi batzugatik, metalen bat lortzeko aukera barik geratu zen.

Lehenengo bosten artean sailkatu delako pozik dagoela aitortu du eskiatzaile mendexarrak. Lasterketaren zatirik gehiengoa 4. postuan joan zen, eta momenturen batean 3. postuan ere joan zen, baina postu horri ezin izan zion eutsi. “4. amaitu ahalko nuela pentsatzen nuen, baina helmugara heldu baino pixka bat arinago, atzetik zetorren Marta Garciak aurrea hartu zidan. Azken esprintean, gainera, 6. postuan zetorrenak ia-ia aurrea hartu zidan”.

Nahia Quincoces, eskuman, lasterketa bertikaleko podiumean. Argazkia: Nahia Quincoces

Nahia Quincoces, eskuman, lasterketa bertikaleko podiumean. Argazkia: Nahia Quincoces

Lasterketa bertikala gogorra izan bazen ere, oso ondo sentitu zela eta azken esprintera arte dena eman zuela nabarmendu du. “Ezagutzen nuen lasterketa bat da. Aurten, beste urte batzuetan baino hobeto neurtu ditut indarrak. Ez badituzu ondo neurtzen, hustu egin zaitezke, eta horri buelta ematerik ez dago”.

Zapatuan [urtarrilak 26], berriz, banakako proban parte hartu zuen. Lasterketa nahikoa teknikoa izan zen, eta asko sufritu bazuen ere, asko gozatu zuen, eta gustura geratu da egindako lanagaz. “Polita izan zen, eta ibilbideak joko asko eman zuen”. 8. postua eskuratu zuen Quincocesek; 01.50.01 denbora behar izan zuen helmugaratzeko. “Aurreko astean baino gusturago eta indartsuago sentitu nintzen bakarkako proban”. Agertu duenez, proba oso zirraragarria izan zen. “Lau bat pertsonako taldea erdi batera joan ginen. Gitxi falta zela, 7. postuan nengoen, baina azken aldaketan postu hori galdu nuen”.

Munduko Koparen hurrengo geldialdia Frantzian izango da. Quincocesek bakarkako lasterketan eta esprint lasterketan parte hartu du asteburuan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.