Santa eskean aterako dira Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrak
Santa Ageda bezpera astelehena bada ere, batzuk zapatuan aterako dira kantuan, eta beste batzuk domekan eta astelehenean. Hemen herriz herriko egitarauak.
Otsaila hasita, tradizio eta ohiturek leku berezia hartuko dute Lea-Artibain eta Mutrikun. Hala, hilabete berriagaz batera, makilak kalera ateratzeko unea iritsi da; lurra esnarazteko kantuan aterako dira herritarrak. Santa Ageda bezperan abestera irtetea ohikoena den arren, aurreko zein ondorengo egunetan ere santa eskean ibiliko dira hainbat herritan.
Mutrikuarrak, esaterako, gelditu barik ariko dira santa eskean. Bertso Eskolaren gidaritzapean, zapatuan (otsailak 2) aterako dira kalez kale eta auzorik auzo abestera, eta lau taldetan banatuta, egun osoan kantuz beteko dute herria. Aurten, Goizeko Izarra ikastolak 50 urte betetzen dituenez, diru bilketa ikastolaren alde izango da.
EGITARAUAK, HERRIZ HERRI:
- Aulesti:
- Astelehenean (otsailak 4): Goizean. Urregarai eskolako ikasleak Santa Eskean aterako dira, auzorik auzo. 12:00etan plazan batuko dira.
- Berriatua:
- Zapatuan (otsailak 2):
- 10:00etatik aurrera, eskolaurretik irtenda baserriz baserri ariko dira kantuan, Tarinekoekin.
- 13.30. Bazkaria elkartean.
- 15:00etatik aurrera, kantuan herrian zehar, Tarinekoekin.
- 20:00. Txokolate jana umeentzat, Zentralean.
- 21:00. Afaria, Goizalde elkartean.
- Zapatuan (otsailak 2):
- Etxebarria:
- Astelehenean (otsailak 4): 18:00. Kantoiko lokaletik irtengo da presoen aldeko santa eskea. Herriko auzoetan eta herrigunean zehar abestuko dute.
- Ispaster:
- Zapatuan (otsailak 2): 19:00. Entsegua, IƱigo Egiluz aretoan.
- Astelehenean (otsailak 4): 17:00. Plazan elkartu eta Santa eskean joango dira auzorik auzo.
- Lekeitio:
- Astelehenean (otsailak 4):
- 18:00. Galarrenatik irtenda, preso eta iheslarien alde kantuan.
- Iluntzean, kalerik kale ibiliko dira Kantu Tailerrekoak.
- Astelehenean (otsailak 4):
- Markina-Xemein:
- Astelehenean (otsailak 4):
- 18:00. Xemein Abesbatzak eta Xemeingo Gazte Ahots Abesbatzak batera abesten irtengo dira San Roke egotetxetik, eta herrian zehar ibiliko dira kantuan.
- 18:15. MAXE elkartekoak batuko dira frontoi txikian eta kantu birari emango diote hasiera San Roke Egotetxean.
- Astelehenean (otsailak 4):
- Mendexa:
- Domekan (otsailak 3): 17:00. Entsegua, elizan.
- Astelehenean: 16:00. Eleizalden hasi eta baserriz baserri ibiliko dira kantuan.
- Mutriku:
- Zapatuan (otsailak 2): 09:00. Kalez kale eta auzorik auzo abesten irtengo dira Bertso Eskolaren gidaritzapean, Zubiaga plazatik. Ostean, Goiko Plazara abiatuko dira kantuan ariko diren lau taldeak, talde argazkia ateratzeko. Egun osoan: taldeak herritik ibiliko dira kantuan.
- Ondarroa:
- Eguena (urtarrilak 31): 19:00. Entsegua, Gaztetxean.
- Domekan (otsailak 3): 11:00. Ondarroako Gazte Asanblada KamiƱazpiko frontoitik irtengo da santa eskean.
- Astelehenean (otsailak 4): 12:00. Ikastetxeetako ikasleak kalejiran aterako dira, eta Alamedan batuko dira kantuan.