Erroskilak egiten ikasi dute ume, gazte zein nagusiek Etxebarriko jubilatuen txokoan; Kandelario eguna orain dela bi urteko ikastaroan egindako kandelekin argiztatu dute.
Usadioari jarraituta, goizez zein arratsaldez ibili dira atariz atari koplatan. Eztarriz eta umorez sano dabiltzala erakutsi dute beste urte batez santa eskean atera diren herritarrek.