Indarrez lapurtu dute Ondarroako taberna batean
Iturri ofizialek jakitera eman dutenaren arabera, arma bat erabiliz egin dute lapurreta
Antiguako Ama kaleko Maddi tabernan egin dute lapurretan. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenaren arabera, gertaera zapatu [otsailak 2] goizaldean izan zen, 03:00ak inguruan. “Garbitzailea taberna garbitzen amaitzen ari zela sartu ziren lapurrak. Bi lapur sartu ziren tabernara, eta batek, dirudienez, arma bat zuen eskuan. Arma ez dakigu benetakoa edota itxurazkoa zen. Dakigunaren arabera, garbitzaileak tokitik ihes egitea lortu zuen”. Herritarren artean zabaldu denaren arabera, pistola bategaz ostu zuten.
Lapurrek kutxako dirua ostu zuten. “Diru bilketaren zati bat lapurtu zuten”. Delituagaz zerikusirik duen inor ez badute atxilotu ere, ikerketa zabalik dagoela nabarmendu du Ertzaintzak.