Zirkulazio istripua egon da Berriatuan
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gertaera Berriatuko industrialdearen parean izan da, 11:30ean inguruan.
Lur orotariko ibilgailu batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute BI-633 errepidean, Gardotza industrialdearen sarreran. Ezbeharraren ondorioz, zauritu bakarra dago; lur orotariko ibilgailuko gidaria zauritu da.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 77 urteko gizonezkoa helikopteroan eraman dute oso larri zaurituta, Gurutzetako ospitalera. Istripuaren eraginez, bidearen zati bat itxita egon da, baina laister ireki dute.