Ebakuntza egin diote Ibon Aldazabal puntista berriatuarrari
Atzelari berriatuarra datorren hilabetean kantxara bueltatzeko moduan egongo dela espero du Jai Alaik
Dania Jai Alaiko puntista berriatuarra iztaiko hernia batetik operatu du David S. Edelman zirujauak Miamiko Doctors Hospital zentruan. Ebakuntza laparoskopia bidez egin diote, modu horretara errehabilitazio denbora gutxituz. Jai Alaik jakitera eman duenez, ondo joan da egin diote ebakuntza. Hilabete inguru gaixoaldian egotea aurreikusten dute medikuek.
Jai Alaiko iturriek agertu dutenez, kantxetan mailarik onena ematen ari zenean egin behar izan diote ebakuntza Berriatuko atzelariari. Ibon Aldazabal, hain zuzen, Dania Jai Alai frontoiko atzelaririk nabarmenetako bat da.

Ibon Aldazabal ospitaleko ohean. Argazkia: Jai Alai news