Mutrikuko Mijoa auzoko korta batek su hartu du
Sutea domeka [otsailak 17] eguerdian gertatu zen. Larrialdi zerbitzuek agertu dutenaren arabera, 11:25ean jaso zuten abisua, eta sutea hasiera batean Mutrikuko Mijoa auzoko etxebizitza batean hasi zela pentsatzen bazuten ere, lastoa gordetzen zuten korta batean izan zen. Hain zuzen ere, Ilunbe baserriko korta erre zen. Nabarmendu dutenez, sutean ez zen inor zauritu, ezta animaliarik ere.
Kortan zeuden lasto fardelek azkar sutu ziren, eta sutea 13:00ak aldera eduki zuten kontrolpean. Momentu horretan, Markina-Xemeindik joandako hiru suhiltzaile kamioiek buelta egin zuten. Sutea itzali artean Gipuzkoako suhiltzaileek bertan jarraitu zuten lanean 17:00ak arte.