Ondarroak eta Isuntzak zazpi estropada irabazi dituzte asteburuan
Bizkaiko Batel Ligako lehen bi jardunaldietan bost estropada irabazi ditu Ondarroak eta bi Lekeitioko taldeak.
Sestaon jokatu diren Bizkaiko Batel Ligako lehen bi jardunaldietan emaitza oso onak lortu dituzte Ondarroakoek eta Isuntzakoek. Kategoria txikienetan zazpi estropada irabazi dituzte; beste hainbat kategoritan ere gorengoko postuetan ibili dira eskualdeko arraunlari gazteak.
Lehen jardunaldiari dagokionez, Isuntzak kadete mailako gizonezkoen estropada irabazi zuen 07.21,29 denboragaz. Estropadan Ondarroako beste batelek parte hartu zuten. 12. eta 15. helmugaratu ziren. Ondarroak, bestalde, txiki mailako emakumezkoen estropada irabazi zuen 05.31,54 denboragaz. Isuntzako bi batelek 6. eta 7. postuak lortu zituzten, eta Ondarroako beste batelak, berriz, 8. postua.
Alebin mailako emakumezkoen estropadan ere ondarrutarrak izan ziren nagusi. Ondarrutarren batelak 03.12,63 denbora behar izan zuen helmugaratzeko. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Ondarru C, Isuntza B, Ondarru B eta Isuntza A.
Nagusi mailako gizonezkoen estropada 2. eta 3. postuan amaitu zuten Isuntzako batelek. Zierbenak baino 6 eta 8 segundo behar izan zuten helmugaratzeko. Txiki mailako gizonezkoen estropada 2. postuan amaitu zuten Lekeitiarrek. Ondarroako bi batelek 9. eta 14. amaitu zuten. Alebin mailako estropadan ere aurreko postuetan ibili ziren eskualdeko arraunlariak. Ondarru B batelak 2. postua lortu zuen, eta Isuntza Ak, berriz, 3. postua. Isuntza B, Ondarru A, Ondarru C, Ondarru Neska-Mutil eta Ondarru B batelek, hurrenez hurren, 6., 7., 11., 12. eta 19. amaitu zuten.
Kadete mailako emakumezkoen estropadan Isuntza A izan zen bertokoen artean azkarrena; 5. postuan amaitu zuten norgehiagoka. Ondarru D, Isuntza B, Ondarru C, Ondarru B, Ondarru E eta Ondarru A batelek, hurrenez hurren, 5., 6., 7., 8., 10., 12. eta 13. amaitu zuten.
Bigarren jardunaldian ere emaitza oso onak lortu zituzten eskualdeko arraunlariek. Alebin mailako emakumezkoen estropada nagusitasun osoz irabazi zuten ondarrutarrek; 03.56,58 behar izan zuten estropada amaitzeko. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Ondarru C (04.54,45), Isuntza A (04.59,70) eta Ondarru B (05:19,86). Alebin mailako gizonezkoen estropadan Ondarru B izan zen azkarrena; 03.23,20 behar izan zuten estropada amaitzeko. Isuntza A ontziak bigarren amaitu zuen norgehiagoka. Ondarru A, Ondarru C eta Ondarru Neska-Mutil batelek, hurrenez hurren, 4., 9. eta 10. helmugaratu ziren.
Txiki mailako emakumezkoen estropadan Ondarru B batela izan zen onena; 02.31,00 behar izan zuten helmugaratzeko. Isuntza A, Ondarru A eta Isuntza B, hurrenez hurren, 6., 7. eta 9. postuan amaitu zuten. Txiki mailako gizonezkoen estropada, bestalde, Isuntza A batelak nagusitasun osoz irabazi zuen; 04.49,37 behar izan zuten estropada amaitzeko. Isuntza B, Ondarru B, Ondarru Neska-Mutil eta Ondarru B batelek, hurrenez hurren, 4., 7., 13. eta 20. amaitu zuten.
Kadete mailako gizonezkoen estropada aurreko postuetan ibili ziren Isuntzakoak. Isuntza A batelak 2. amaitu zuen; Kaiku baino 2 segundo beranduago helmugaratu ziren. Isuntza B, Ondarru A eta Ondarru B, hurrenez hurren, 5., 11. eta 16. postuetan sailkatu ziren. Kadete mailako emakumezkoen estropada 2. postuan amaitu zuen Ondarru D ontziak; Kaikuk baino 16 segundo gehiago behar izan zuten estropada amaitzeko. Isuntza A, Ondarru C, Ondarru B, Isuntza B, Ondarru E eta Ondarru A, hurrenez hurren, 5., 8., 9., 11., 13. eta 14. postuetan amaitu zuten. Nagusi mailako gizonezkoen estropada 3. eta 4. postuetan amaitu zuten Isuntzako batelek.
Gipuzkoao Batel Ligari dagokionez, gazte mailako emakumezkoen estropada 7. postuan amaitu zuen Mutrikuko batelak.