Pikomelatosen etorrerarekin hasi dira Mutrikuko inauteriak
Lotsak eta eguneroko janzkera albo batera utzita, koloreetako mozorroak eta maskarak soinean kalera irten dira gaur [martxoak 1] arratsaldean Mutrikun.
Ikastolatik hasita eta San Migel ikastetxekoekin bat egin ondoren, Pikomelatosen inauteri kalejira egin dute gaur arratsaldean herriko ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Arratsaldeko ekintzarekin hasi dituzte, hain zuzen, inauterietako jaiak Mutrikun. Askotariko mozorroak ikusi ahal izan dira: dantzariak, mexikarrak, heavy-ak, hippie-ak, piratak, korsarioak, amona zaharrak, surflariak…
[ARGAZKI GALERIA ikusi zuzenean]
Kalejira mozorrotuan batu direnak herriko txoko guztiak alaitzen eta koloreztatzen ibili dira Banda Txikiko musikarien doinuek alaituta. Beste urte batez, Pikomelatos kalejira ixten ailegatu da Beheko Plazara. Inauterietako pertsonaia nagusiak urteroko hitzorduari hutsik egin gabe irten du kainabera eskuan, ingurukoei pikuak eskaniz.
Kalejira amaitu ondoren, herriko txikienek Txiki Txef deritzon ekimenean gozokiz betetak gailetak, brotxetak eta tartak egiteko aukera eduki dute.