Ager Solabarrieta, Espainiako Errege Kopan nagusi
Marka pertsonala hautsi du tiratzaile olinpikoak
Asteburuan Espainiako Errege Kopako Txapelketan parte hartu du Ager Solabarrieta tiratzaile olinpiko ondarrutarrak, eta nabarmendu duenez, orain arteko emaitzarik onena lortu du. “Barikuko [martxoak 1] jardunaldian nire marka pertsonala gainditu eta txapelketaren lehen postuan jarri nintzen behin-behinean”.
Marka pertsonala gaindituta pozik zegoen Solabarrieta, baina zapatuko [martxoak 2] jardunaldiaren faltan oraindik ere urduri zegoen; izan ere, txapelketa irabazteko jardunaldi bietako emaitzarik onena hartzen da kontuan. Txapelketako bigarren jardunaldian, berriz, aurreikuspen guztiak apurtu, eta ordura arteko errekora gainditu zuen, txapelketa irabaziz. “Hori dela eta, pozik itzuli ginen txapelketatik”.
Hurrengo hitzordua martxoaren bukaeran izango du Solabarrietak. Copa Presidente txapelketa garrantzitsuan parte hartuko du.