Giro ezin hobean egin dute Ondarroako Inauteri Eguneko kalejira
2014ko martxoaren 4an egin zen azkenengoz Inauteri Eguneko kalejira.
Aspaldiko partez, Inauteri Eguneko kalejira egin dute gaur [martxoak 5] Ondarroan. Ibaiondotik hasita, eguraldi ona lagun, ikastetxe bateko zein besteko ikasleak Lantzoi jaunaren atzetik kalejiran batzen joan dira, eta Itsasaurrera ailegatu bitartean hainbat koreografia eskaini dituzte kalean batuta zeudenen gozamenerako.
Hainbat urtez, eguraldi txarragatik ez da egon kalejirarik, eta gaur ilusio bereziagaz irten dute ikasleek, irakasleek eta gurasoek mozorroak soinean. Beti-betiko mozorroez gain, mozorro landuagoak ere ikusi dira aurtengoan: rafting egiten zebilen bikoteak, La casa de papel telesaileko lapurrak, ijito familia…
Azkenengoz 2014ko martxoaren 4an egin zuten kalejira, eta orduan ere euri zaparrada artean amaitu zuten mozorro festa. Udala ere pozik agertu da haurren kalejira berreskuratu delako. “Herriarentzat garrantzitsua da herriko ospakizunekin denok batera kalera elkarrekin ateratzea”.