Miren Tere Aboitiz Erkiaga da Lekeitioko EH Bilduren alkategaia
Lekeitioko EH Bilduren mahai politikoaren eta udalgintzako taldearen babesarekin aurkeztu da. Martxoan egingo dute hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak izendatzeko prozesua.
Atzo arratsaldean [martxoak 6] Lekeitioko kultur etxeko Azkue aretoan egin zen herri batzarrean eman zuten jakitera zein izango zen koalizio ezkertiar eta soberanistaren alkategaia. Agintaldia bukatu eta gero, Andoni Seijo Arrindak Lekeitioko EH Bilduren ordezkari eta bozeramaile izateari utziko dio, eta Miren Tere Aboitiz Erkiaga izango da koalizio ezkertiar eta soberanistaren Lekeitioko alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan.
Aboitiz psikologian lizentziatua da. Gernikako Institutuan da irakasle, bertako Lanbide Heziketako zikloetan, eta 2015-2019 agintaldian, EH Bilduko zinegotzia izan da Lekeitioko udalean.
Lekeitioko EH Bilduko mahai politikoaren eta udalgintzako taldearen babesarekin aurkeztu da alkategai berria. Ā«Horrenbestez, zerrendaburu izateko beharrezkoak diren abalak aurkeztu ditu jada, eta bera izango da gure alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetanĀ».
Zinegotziak, martxoan. Miren Tere Aboitizegaz batera lanean arituko diren eta Lekeitioko EH Bilduren hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak proposatzeko eta izendatzeko prozesu parte-hartzailea hilabete honetan egingo dutela zehaztu du Lekeitioko EH Bilduk. Ā«Bigarren fase horretan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko erroldan izena ematea.
Behin barneko aplikazioan izena emanda, hauteskunde guztietarako (udal eta foru hauteskundeak, Bizkai, Araba eta Gipuzkoakoak, Espainiako estatukoak eta Europakoak) zerrendak osatzeko prozesuetan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek, bai eta EH Bilduren informazioa nahi dutenean kontsultatzeko aukera ere.