Ekaitz Kortazarrek eta Ana Ruiperezek irabazi dute Ondarroako II. Jose Mari Naberan Herri Krosa
Helmugaratu diren lehen ondarrutarrak Oier Urkiza Ibaibarriaga eta Elixabet Ibazeta Arriola izan dira. Lasterketa 9. eta 36. postuan amaitu dute, hurrenez hurren.

Aurten ere parte hartze handiagaz lehiatu dute Jose Mari Naberan Herri Krosa. 7.200 metroko lasterketa 130 korrikalarik egin dute, eta horien artean azkarrenak Ekaitz Kortazar durangarra (23 minutu eta 42 segundo) eta Ana Ruiperez irundarra izan dira (32 minutu eta 02 segundo).
Gizonezkoetan podiuma osatzen hurrengo biak Aitor Uriarte gernikarra (24.27) eta Aitor Sandino zaldibartarra (24.56) izan dira. Emakumezkoetan, berriz, Eneritz Urrutia arrasatearra (32.32) eta Teresa Txurruka eibartarra (32.46) izan dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren.Â
Aurten, gainera, helmugaratu diren lehen herritarrek ere sari berezia jaso dute estreinako Oier Urkiza Ibaibarriagari eta Elixabet Ibazeta Arriolari hegaluze pandero bat eta gazta bat oparitu diete antolakuntzak; lasterketa 9. eta 36. postuan amaitu dute, hurrenez hurren.
Lasterketa handiaren aurretik, berriz, 380 metroko ibilbide inklusibodun lasterketa txikia eta 1.340 metroko lasterketa ertaina egin zituzten. Denetara, 100 bat ume eta gaztetxo batu ziren aringa-aringa. Gazteenen lasterketek, aurten ere, kutsu solidarioa eduki zuten, eta batutako dirua Naizen elkarteari bideratu zioten. Horren harira lasteketa txikia aniztasunaren alderaren aldeko trans banderagaz hasi zuten. 245 euro batu zituzten, eta Ekai Lersundiren gurasoek esker oneko berbak izan zituzten probaren amaieran.

































































