Iñigo Arantzamendi ondarrutarra, bigarren Ut Llastres lasterketa klasikoan
Arantzamendik 28 kilometroko proban parte hartu zuen domekan Tarragonan (Herrialde Katalanak), eta bigarren amaitu zuen.

Iñigo Arantzamendi Alkorta ondarrutarrak Tarragonako Ut Llastres lasterketa klasikoan parte hartu zuen domekan [martxoak 23]. Parte hartu ez eze, Arantzamendik bigarren postuan amaitu zuen proba; 28 kilometroko ibilbidea 2 ordu, 33 minutu eta 11 segundotan amaitu zuen. Probak 1.771eko desnibela eduki zuen. Ibilbide gehiena (%65) bide zidorretik izan zen, %26 pista eta %9 asfaltoa.