Mutrikuko EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du
Joseba Palenzuela alkategaia buru dutela adin tarte zein sentsibilitate ezberdinak islatzen dituen hamasei laguneko lantalde anitza osatu dute
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara begira osatu duten hautagai zerrenda aurkeztu du gaur [apirilak 16] jendaurrean Mutrikuko EH Bilduk Zabielen egindako ekitaldian. Aurkezpenean Marian Beitialarrangoitia Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiaren babesa izan dute.
Joseba Palenzuela alkategaia buru dutela adin tarte zein sentsibilitate ezberdinak islatzen dituen hamasei laguneko lantalde anitza osatu dute. Koalizio abertzaleak datorren agintaldira begira dituen asmoak azaldu zituen.
2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 6 zinegotzi lortu zituen, eta hori berdintzea edo gainditzea dute helburu. Honakoa da Mutrikuko EH Bilduk udal bozetara aurkeztuko duen hautes zerrenda, azken hirurak ordezkoak izango dira:
1. Joseba Palenzuela Arrieta
2. Ainhize Azpiazu Azkarraga
3. Aitor Itza Iparragirre
4. Garoa Arizmendi Urkiza
5. Ruben Andonegi Belaustegi
6. Haize Egaña Beristain
7. Izaskun Osinalde de Miguel
8. Jon Naberan Larrinaga
9. Ane Urkiri Ansola
10. Pello Andonegi Astigarraga
11. Maider Elustondo Elortza
12. Garbiñe Galparsoro Egurbide
13. Fede Herrero Huertas
14. Txuma Murugarren Urrutia
15. Aitziber Andonegi Egurbide
16. Beñat Arrizabalaga Urkiri