Mutrikuko puntista gazteenek txapel bat lortu dute Gipuzkoako Txapelketan
Danok Bateko alebinek lortu dute txapel preziatua. Txiki mailako bikoteak, berriz, ez du zorte bera eduki. Finalak barikuan [apirilak 12] jokatu zituzten Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan, Tolosako eta Zumaiako taldeen aurka.
Alebin mailan, Danok Bateko Ekhi Letek eta Ekaitz Beitiak mendean hartu zituzten tolosarrak. 25-24 irabazi zieten Beotibar klubeko Oskitz Goenagari eta Unax Baldari. Oso partidu lehiatua izan zen, estua eta berdindua. Emozioa azken unera arte mantendu zuten.
Txiki mailan, berriz, Danok Bateko Unax Zubizarretak eta Manex Ansolak kantxan oso maila ona erakutsi bazuten ere, 23-30 galdu zuten Zumaiako Gonzalo Agirreren eta Ekaitz Galarragaren aurka.