Mutrikuko B+I taldeak hautagaitza aurkeztuko du maiatzaren 26an
Hautagaitza laugarren aldiz aurkeztuko dutela baieztatu du Iñigo Agirre koalizioburuak. Denetara, 100 sinadura baino gehiago batu dituzte.
Azken egunetan Mutrikuko Berdeak+Independenteak koalizioak udal hautagaitzarik aurkeztuko ez duela dioten zurrumurruak entzun badira ere, maiatzaren 26ko udal hauteskudeentara begira hautagaitza laugarren aldiz aurkeztuko dutela baieztatu du Iñigo Agirre koalizioburuak, «herrian beste hautagai eskaintza bat egotea bermatu duten herritarren sinadurei esker». Denetara, 100 sinadura baino gehiago batu dituzte.
Taldeari «haize freskoa» ekarriko dion hamalau laguneko hautes zerrenda berriztatua osatu dute Mutriku hobea, Mundua hobeagoa lelopean. «Honako oinarriak finkatu nahi ditugu: ingurumenaren babesa, ondarea, ondasun publikoa eta Mutrikurako interes orokorra lehenestea».