Ondarroako 2016ko kirol sariak banatzeko ekitaldia antolatu dute
Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak antolatutako kirolaren seigarren gala egingo dute barikuan [maiatzak 11] Kofradia Zaharrean. 19:30ean hasiko den ekitaldian banatuko dituzte kirol sariak.
Ohi modura, lau sari banatuko dituzte. 2016ko kirolarien saria Nagore Elu (emakumezkoetan) eta Arnaitz Burgoa (gizonezkoetan) triatletek jasoko dute. Urteko kirol taldearen saria Ondarroa Arraun Elkarteak jasoko du, eta azkenik, aipamen berezia Jabier Urkiri Kubillo-rentzat izango da.