Mila Osa mutrikuarrak 100 urte bete ditu

Mila Osa mutrikuarrak 100 urte bete ditu, eta hori ospatzeko Mutrikuko udal ordezkariek, Anaiarte Biltokiko ordezkariek, Nagusilaneko ordezkariek eta San Migel egoitzako arduradunek eta langileek omenaldi xumea antolatu diote gaur [maiatzak 23] San Migel egoitzan.
Erakundeetako ordezkariez gain, hainbat senitarteko eta ezagun ere hurreratu dira egoitzara Osa zoriontzera. Egoitzara hurreratu diren guztien aitortza egin nahi izan diote, eta tartean, dantzan ere egin diote. Oparientzako tartea ere hartu dute. Hiru lora sorta eta opari bat ere eman dizkiote, eta esker onez jaso ditu, hunkituta.

Mila Osa udal ordezkariekin batera. Argazkia: Mutrikuko Udala