Beroa nagusi Aulestiko IX. Motor Irteeran
Hamazazpi moto gidari elkartu ziren zapatuan [ekainak 1] Aulestiko IX. Motor Irteeran. 10:00etan batu ziren herriko plazan eta 19:30ean bueltatu ziren.

Zapatuan [ekainak 1] Aulestin egin zuten motor irteeran hamazazpi parte hartzaile batu ziren. Bero handiko eguna izan zela azpimarratu dute antolatzaileek.
Moto gidariak 10:00etan herriko plazan elkartu, eta jarraian Zumaiarantz abiatu ziren. Ibilbidean aldaketa batzuk egin zituztela adierazi dute antolatzaileek, izan ere, Bergaratik sartu ziren Azkoitira, eta gero, Añorbe eta Aizarnazabal zeharkatu zituzten.
Guztira, hiru geldialdi egin zituzten moto irteeran parte hartu zuten moto gidariek, eta Itziarren bazkaldu ostean, 19:30ean itzuli ziren Aulestira.