11 traineruk parte hartuko dute Mutrikuko III. Yurrita Group banderan
Estropada hiru txandatan banatuta jokatuko da, eta traineru bakoitzak 3 itsas milia egin beharko ditu arraunean; lau luze eta hiru ziaboga. Lehenengo txandan aterako da etxeko taldea.
Zapatuan [uztailak 6], 17:00etan hasita, KAE2 ligako laugarren estropada puntuagarria jokatuko da Mutrikuko estropada eremuan. Antolatzaileek adierazi dutenez, 11 traineru ariko dira III. Yurrita Group bandera lortzeko lehian.
Estropada hiru txandatan banatuta jokatuko da, eta traineru bakoitzak 3 itsas milia egin beharko ditu arraunean; lau luze eta hiru ziaboga. Lehenengo txandan aterako da etxeko taldea A.N. Castro eta San Juan Brekin batera. Bigarren txandan, Portu-Deusto, Busturialdea, Hondarribia eta Portugalete ariko dira nor baino nor azkarrago. Eta azken txandan, berriz, Castro, Bermeo B, Getxo-Arraun eta Orio.