Ondarroako Herri Bus Zerbitzua Bustindui enpresak emango du
Autobus zerbitzua beste enpresa batek eskainiko badu ere, zerbitzuak berdin-berdin jarraituko duela nabarmendu dute udal ordezkariek.
Udal ordezkariek azaldu dutenez, urrian sartzeagaz batera Ondarroako Herri Bus zerbitzua eskaintzen duen enpresa aldatu egin dute. Hori bai, autobus zerbitzua beste enpresa batek eskainiko badu ere, zerbitzuak berdin-berdin jarraituko duela nabarmendu dute. “Prezioak eta baita zerbitzuak ere lehen modura jarraituko dute”.
Urriaren 1az geroztik, hain zuzen, Markina-Xemeingo Bustindui autobus enpresa ari da zerbitzua ematen, irailetik indarrean dagoen neguko ordutegiagaz. Zerbitzua irisgarriatsuna bermatzen duen plataforma duten Bustindui enpresako mikrobus grisetan emango dute zerbitzua lehiaketara atera bitartean. Alkateak aurreratu duenez, urtea amaitu orduko antolatuko dute lehiaketa. “Gabonetako martxan egon behar du”.
Urtebetez Amurrion egoitza duen Cuadrabus enpresak eman du zerbitzua. Cuadrabusek urtebeterako kontratua eduki du, eta urtebete igaro denean kontratua Markina-Xemeingo enpresari eskaintzea erabaki dutela azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. “Cuadrabusi zerbitzua lehiaketara atera bitartean ea zerbitzua ematen jarraituko zuen galdetu genion, baina egin zigun eskaintza oso garestia zen. Hala, Bustindui enpresari proposamen ekonomikoa egitea erabaki genuen; behin-behineko kontratua egin diogu, zerbitzua emateko lehiaketara atera bitartean”.
[Herri Busaren NEGUKO ordutegia]