Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bizkaiko zazpigarren txapela irabazi du Inhar Urruzunok

Gorozikakoak nagusitasun osoz irabazi du txapelketa, 8.802 kilo jasota. Urruzunok, gainera, iazko marka hobetu du; hiru jasoalditan hobetu du iazko marka.

Inhar Urruzuno Bizkaiko txapela soinean. Argazkia: Hitza
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/10/14

Harrijasotzaile ondarrutarrak zazpigarrenez jantzi du Bizkaiko lehen mailako harri txikien txapela. Zazpigarren txapelagaz pozik eta gustura dagoela azpimarratu du Inhar Urruzunok. “Txapel denak gustura janzten dira. Baina Bizkaiko txapela zazpigarren aldiz jarraian lortzeak ilusio berezia egin dit. Aurrera begira ekinean jarraitzeko indarra ematen dit”. Urruzunok, gainera, iazko marka hobetu du. “Hiru jasoalditan hobetu dut iazko marka, eta horregaz ere pozik nago”.

Gorozikakoak nagusitasun osoz irabazi du txapelketa gainera, 8.802 kilo jasota. “Txapelketa polita izan zen”. Txapelketa zapatuan [urriak 12] jokatu zuen, eguraldia lagun, jendez beteta egon zen Basauriko San Fausto plazan. Jon Gisasola Zelai V.a, Julio Jimenez eta Aritz Etxebarria Ureta-ren aurka neurtu behar izan zituen indarrak. Hain zuzen ere, Jon Gisasola bigarren sailkatuak baino 1.856 kilo gehiago jaso ditu.

Estreinako binaka aritu ziren harri jasotzen. Ohi modura, zozketak erabaki zituen bikoteak, eta horien txanda ere. Urruzunori bigarren txandan aritzea egokitu zitzaion; Julio Jimenezen aurka aritu zen buruz burukoan. “Ni neure lana ahalik eta hobetoen egitera joan nintzen, parekoa zelan zihoan kontutan hartu barik. Aurkariari ez nion begiratu ere egin”.

113 kiloko kopagaz hasi, 113 kiloko laukizuzenagaz jarraitu eta 100 kiloko bolagaz amaitu zituzten lanak. Harri bakoitzagaz hiru minutuko saioa egin behar izan zuten. Lehen harritik aurrean ipini zen ondarrutarra. 113 kiloko kopari 34 jasoaldi eman zizkion, Jimenezek baino 13 gehiago. Eta hurrengoetan ere aurkariarekiko nahikoa abantaila lortu zuen.

Urruzunok adierazi duenez, aurkaririk gogorrena Zelai izango zuela uste zuen, eta hala izan zen; bigarren amaitu zuen Gisasosolak. “Lehenengo harriagaz alde dexentea atera nion Zelairi, sei jasoaldi denetara. Maila horretan jarraituta txapelketa bideratuta ikusten banuen ere, ni neure maila erakustera joan nintzen”.

Bizkaiko txapelketagaz denboraldia borobildu du ondarrutarrak. Amaitu berri duen denboraldiari buruzko buruzko balorazio oso positiboa egin du. Bizkaiko txapela irabazteaz gain, Euskal Herriko txapelketa nagusian bigarren postua ere lortu du. “Urte ona izan da. Bizkaiko txapelketa irabazi dut. Estreinako egin den 5kirol proba ere irabazi dut, eta Bizkaian jokatu diren beste bi txapelketa ere irabazi ditut. Parte hartu dudan txapelketa guztietan aurreko postuetan ibili naiz; lehen edo bigarren amaitu ditut denak”.

SAILKAPENA:

  • Inhar Urruzuno. 8.802 kilo. 113 kiloko kopagaz, 34 jasoaldi; 113 kiloko laukizunenagaz, 20 jasoaldi eta 100 kiloko bolagaz, 27 jasoaldi.
  • Jon Gisasola Zelai V.a. 6.946 kilo. 113 kiloko kopagaz, 28 jasoaldi; 113 kiloko laukizunenagaz, 14 jasoaldi eta 100 kiloko bolagaz, 23 jasoaldi.
  • Aritz Etxeberria Ureta. 6.294 kilo. 113 kiloko kopagaz, 23 jasoaldi; 113 kiloko laukizunenagaz, 15 jasoaldi eta 100 kiloko bolagaz, 20 jasoaldi.
  • Julio Jimenez. 5.853 kilo. 113 kiloko kopagaz, 21 jasoaldi; 113 kiloko laukizunenagaz, 13 jasoaldi eta 100 kiloko bolagaz, 20 jasoaldi.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.