Jatorri aniztasunari buruzko web zerbitzu berria aurkeztuko du Ondarroako Udalak
'Jatorri Aniztasuna Zenbakietan' web zerbitzu berria aurkezteko ekitaldia urriaren 25ean egingo dute, Etxelilan.
Ondarroako Udalak herriko jatorri eta kultur aniztasuna landu du hiru urtez, eta proiektu horren baitan kokatzen den Jatorri Aniztasuna Zenbakietan web zerbitzua aurkezteko ekitaldia egingo dute urriaren 25ean, 10:00etan, Etxelilan.
Udal ordezkariek aurreratu dutenez, web zerbitzu berriari esker Ondarroan dagoen jatorri aniztasuna ezagutu ahalko dute herritarrek. Pedro Lasarte aniztasun zinegotziak azaldu duenez, tresna berria “herriko biztanleriaz zein elkarbizitzaz egiten den edozein hausnarketarako tresna baliagarria izatea espero dugu”.
Lasartek gaineratu duenez, herritar guztiak daude gonbidatuta aurkezpen ekitaldira. “Udalbarriak webgunean erabilgarri egongo den tresna berria azalduko diegu herritarrei, eta ondoren Ondarroako jatorri aniztasunaren maparen emaitza ere emango dugu ezagutzera. Era berean, gonbidapenak bidaliko zaizkie herriko eragileei eta ikastetxeei”.