Kamiñazpiko eta Artabideko bozkalekuak lekuz aldatu dituzte Ondarroan
Txomin Agirre ikastolak ateak itxi dituenez, Kamiñazpiko eta Artabideko bozkalekuak tokiz aldatuko direla jakitera eman du Ondarroako Udalak.
Kamiñazpin Txomin Agirre ikastolatik Alkoholiko Anonimoen lokalera pasako da bozkalekua, ohiko bi mahaiak mantenduz. Berdina gertatuko da Artabideko Kalapitxi haurreskolan egoten zen bozkalekuekin ere. Kasu horretan Udal Erregistro Orokorrera lekualdatuko dute bozkalekua. Hala, azaroaren 10ean egingo diren Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan toki berrietan bozkatu beharko dute herritarrek.”Bi hauteslekuen ezaugarraik bere horretan mantenduko dira, nahiz eta lekua aldatu”.
Udalak gogorarazi duenez, leku berrietan ere irisgarritasuna bermatuko dute, “herritar orok bozka eman dezan azaroaren 10ean”. Institutuko eta Udal Erakusketa Aretoko hauteslekuek bere horretan jarraituko dute.