VII. Errege Bideko kroseko xehetasunak argitu dituzte
Azaroaren 24an [domeka] egingo dute proba. Izena egunean bertan eman beharko dute parte hartzaileek, Berriatuan edota Saturraranen.
Iazko Errege Bideko kroseko parte hartzaileak Berriatuko Udalak Urepel Kirol Taldearen laguntzagaz antolatu du aurten ere Errege Bideko krosa; aurtengoa zazpigarrena izango da. Azaroaren 24an [domeka] egingo dute proba, eta xehetasunak argitu dituzte.
Lasterketaren egunean bertan eman beharko dute parte hartzaileek izena, doan. Eta horretarako bi aukera dituzte. Batetik, Berriatuan bertan eman daiteke 09:30ean, lehiakideak proba burutuko den tokira eramango dituen autobusa hartu aurretik. Bestetik, proba hasiko den lekuan, Saturraraneran izena eman ahalko da.
Saturraraneran bertan hasiko dute 8 kilometro dituen proba, 11:00etan, eta herritik 10:15ean aterako da autobusa. 14 urtera arteko parte hartzaileak ordu berean hasiko dute krosa, baina Arantzabiatik. Hau da, azken 3 kilometroak egingo dituzte.
12:00etan egingo dute sari banaketa ekitaldia, eta lehenengo emakume eta gizonezkoa, zein lehenengo bikote mixto berriatuarra sarituko dituzte.