Ziortza-Bolibarko mendi martxan izena emateko epea zabalik dago
Azaroaren 20a [eguaztena] da izena emateko azken eguna, eta bi modu daude: 652 73 94 65 telefono zenbakira deituz (edota Whatsapp bidez mezua bidaliz), ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com helbide helektronikora mezua idatzita.
Ziortza-Bolibarko desanexioaren XV. urteurrena da aurtengoa, eta urtero legez, mendi martxa antolatu du Aranbaltz Kultur Elkarteak. Azaroaren 24an [domeka] egingo dute proba, eta bertan parte hartzeko aldez aurretik eman beharko da izena. Epea azaroaren 20an [eguaztena] bukatuko da.
Bi modu daude izena emateko. Batetik, 652 73 94 65 telefono zenbakira deitu edota Whatsapp bidez mezua bidali daiteke. Bestetik, ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com helbide elektronikora mezua idatzita (izen-abizenak zehaztuz). Behin izena emanda, kontu korronte honetan sartu behar da dirua: 3035 0008 77 008.1. 02620.5 (Laboral Kutxan). Pertsona bakoitzaren izena eta bi abizenak zehaztu beharko dituzte dirua sartzerakoan.
Izen ematearen barnean sartzen dira gosaria, hornidurak eta oparia. 14 urtera artekoek 6 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek 12 euro. Antolatzaileek adierazi dutenez, epez kanpo apuntatzen direnek ez dute oparia ziurtatuta izango, eta beste behin, ingurunea garbi mantendu eta errespetatzeko dei egin dute.
Ibilbideak. Bi ibilbide izango ditu mendi martxak. Luzeak 25 kilometro ditu, eta 08:00etan ekingo diote ibiltariek. Laburrak, aldiz, 10 kilometro pasatxo, eta 10:30ean hasiko dute martxa. Hiru hornidura gune egongo dira ibilbidean: Iruzubietan, Oizeko Iturzuri Aterpetxean eta Ziarregin.