Enaren kantu eta kontuek bete dute Ondarroako Musika Eskola
2princesesbarbudes taldeako kideek pop erritmoekin jantzitako kontzertu eder, dibertigarri eta didaktikoa eskaini dute, Literatur Amuak jaialdiaren barruan. Ipunei tiraka enaren bizimodua eta bidaiak kontatu dituzte publikoaren gozamenerako.

Ondarroako Literatur Amuak jaialdiaren barruan, Enaren kontuak musika kontzertu antzeztuagaz gozatzeko aukera eduki dute gaur [azaroak 2] Musika Eskolako areto nagusira hurreratu diren herriko haurrek eta haien gurasoek. 2princesesbarbudes taldeako kideak Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau bihurtu dira. Txoria protagonista izan den erritmo, melodia arin eta lelo itsaskor eta jostagarriez lagunduriko 11 kanta jo dituzte areto nagusiko oholtza gainean.
Pop erritmoekin jantzitako kontzertu eder, dibertigarri eta didaktikoa eskaini dute. Abestiz abesti, eta umorea nagusi dela, enaren bizimodua eta bidaiak kontatu dituzte. Ia ordubetez entzuleek gozatu ederra hartu dute, eta kantuetan parte hartzeko aukera ere eduki dute.
Ipunei tiraka lau musikariek azaldu dute enarek nola egien duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten dute, nora bidaiatzen edota zerekin egiten duten amets. Eta musika leun eta ezti hori interpretatzeko jostailu tresna ugari erabili dituzte: esku bateria, panderoa, pianotxoa, esku soinua, ukelelea, hiru sokako gitarra elektrikoa eta xilofoia, besteak beste.
Bihar [azaroak 3] hamaituko da Literatu Amuak jaialdia Andoni Egañaren, Xabier Zalduaren eta Alberto de Abajoren Enkarguz ikuskizunarekin. Ikusleek 18:00etan daukate ipinita hitzordua, Beikozini aretoan.