Albiste faltsu bat ari dira zabaltzen, HITZAren webgunean argitaratuta balego modura
Albisteak dio 2020ko Eurokopa jarraitzeko Ondarroako Udalak pantaila erraldoia ipiniko duela Itsasaurren. HITZAk argi dio albiste hori FALTSUA dela, eta Ondarroako udal kirol zinegotziak ez dituela egin bertan jasotzen diren adierazpenak.
Albiste faltsua sare sozialen bidez (WhatsApp) ari dira zabaltzen. Itxura batean, albistea HITZAren webgunean argitaratuta egongo balitz bezala ikusten da. Albisteak dio 2020ko Eurokopa jarraitzeko Ondarroako Udalak pantaila erraldoia ipiniko duela Itsasaurren, eta udal kirol zinegotziaren adierazpenak agertzen dira. HITZAk argi dio ALBISTEA FALTSUA dela eta kirol zinegotziak ez dituela bertan jasotzen diren adierazpenak egin.
Albistea, gainera, euskara traketsean dago idatzita. Bide beretik, HITZAk argi utzi nahi du komunikabide baten izenean albiste faltsu bat zabaltzea delitua dela.