Gabriel Arrizabalagak hogei urte daramatza Ondarroako hainbat itsasontziren maketak egiten. Bestelako maketak egitera ohituta badago ere, zailtasunak zailtasun, 'Nao Victoria' egitea lortu du. Tamaina ikusgarria duen maketa Ondarroako Turismo Bulegoan dago jarrita.