Gizonezko bat zauritu da Ondarroako Arrigorri eraikineko sutean
Zauritua 23 urteko ondarrutarra da, eta erredurak ikusita, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten larrialdi zerbitzuek.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gizonezko bat erredurekin zauritu zen domekan [urtarrilak 5] Ondarroan. Zehaztu dutenez, zauritua 23 urteko ondarrutarra da. Sutea 07:50ak inguruan hasi zen ezezagutzen ez diren arrazoiengatik, Arrigorri ostatuaren eraikin berean dagoen alboko etxean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du sutea zelan piztu den argitzeko. Dirudienez, sutea ezkaratzean hasi zen.
Larrialdi zerbitzuak abisua jaso eta berehala bertaratu ziren, eta sutea minutu gutxiren buruan itzaltzea lortu zuten suhiltzaileek. Zauritua, hasiera batean, Ondarroako osasun etxean hartatu bazuten ere, baina zituen erredurak ikusita, Gurutzetako ospitalera eraman zuten.