Ondarroako Udalak zakarrontziak petardoekin erre eta lehertzea gaitzetsi du
Horrelako jarreren aurrean haserrea erakutsi nahi izan du Ondarroako Udalak, eta guztionak diren ondasunak haustea herritar guztien artean ordaindu beharreko kaltea dela ohartarazi du.
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, herriko hainbat zakarrontzi erre eta lehertu dituzte petardoekin. “Gabon Zaharren inguruan herrian zenbaitek eztandarazi dituzte petardo eta antzerakoekin hainbat zakarrontzi erre eta lehertu dituzte herriko zenbait gunetan”. Horrelako jarreren aurrean haserrea erakutsi nahi izan du udalak, eta azpimarratu duenez, “guztionak diren ondasunak haustea herritar guztion artean ordaindu beharko den kaltea da”.
Gaiagaz kezkatuta, udalak petardo eta antzekoen erabilerari buruzko ohar bat kaleratu zuen abenduaren 23an. Oharrean azpimarratzen zenez, eta petardoen erabilera arautzen duen udal ordenantzarik ez badago ere, inguruko herritar, bizidunak eta ondasunak errespetatzea eskatzen zen. “Herritar askok horrela egin dute, baina beste batzuek hainbat zakarrontzi eztandarazi dituzte guztion kalterako”.