Wargame ikastaroa eskainiko dute asteburuan Lekeition
Herrian dagoen Warhammer taldeak antolatu du ikastaroa. Ez da aldez aurretik izena eman behar. "Zapatuan eta domekan egongo gara Barandiaran aretoan, eta nahikoa da hara agertzea".
Lekeitioko Warhammer taldeko kideek antolatuta, Wargame ikastaroa egongo da zapatuan eta domekan (urtarrilak 18 eta 19) Lekeitioko Barandiaran aretoan. Zapatuan 17:00etatik 19:00etara egongo dira, eta domekan 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Zehaztu dutenez, ikastaroan parte hartu nahi dutenek ez dute aurretiaz izenik eman behar. “Nahikoa da Barandiaran aretora agertzea”.
Iaz ere egin zuten ikastaroa. “Iaz, baina, aurretiaz izena eman behar zen, eta ez zuen inork parte hartu”. Hala, aurten beste modu batera egitea erabaki dute. “Nahi duenak wargame miniatura bat margotu ahalko du, eta jokatzeko aukera ere egongo da”. Zehaztu dutenez, herritarrak hasi ahal dira zapatuan margotzen, eta domekan jarraitu. “Edo zapatuan margotu eta jolastu, edo domekan jolastu…”.
Taldeak urrian egin zuen erakusketa, eta arrakastatsua izan zen. “Oraingoan ere erakusketa ere egingo dugu, baina ez urrian ipinitako bezain beste gauzagaz. Oraingoan ikastaroa da garrantzitsua”. Esan dutenez, euren zaletasunaren inguruko azalpenak ere emango diuzte. “Guk nahi duguna da jendea animatzea eta taldera hurreratzea. Beraz, gure unibertso honen inguruko azalpenak emango digugu”.
Parte hartu nahi dutenek ez dutela inolako materialik eraman behar diote. “Gogoagaz datozela eta listo!”. Hori bai, ikastaroa 12 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dagoela esan dute.
Wargame zaleak dira eurak, eta zaletasun horren barruan, warhammer modalitatea da gustatzen zaiena.