Eguaztenean, urtarrilak 22, zabalduko dute Mutrikuko Alkoleako tunela
Azaldu dutenez, Alkoleako musturrean lanak egin ahal izateko zabalduko dute tunela. Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat ordezkari irekiera ekitaldian egongo dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, eguazten [urtarrilak 22] goizean zabalduko dute Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 errepideko Alkoleako tunel berria. Lan guztiak amaitu ez baldin badituzte ere, ibilgailuak igaro behar diren ibilbidea osorik zabalik geratuko dela azpimarratu dute. “Bidegorria eta falta diren gainontzeko gauzak egiteko Alkoleako musturrean egin behar dituzten obrak laster hasiko dituzte, eta bidea itxita egongo denez, nahitaezkoa da tunela zabaltzea”.
Tunela ez dute zehaztu zer ordutik aurrera egongo den zabalik, baina zirkulaziora zabaldu aurretik aldundiko ordezkariek lanei buruzko hainbat azalpen emango dituzte tokian bertan. Iragarri dutenez, Markel Olano diputatu nagusia eta Aintzane Oiarbide bide azpiegituretako diputatuta ekitaldialdian egongo dira. “Falta diren lanei buruzko hainbat xehetasun emango ditugu, baita errepidearen ibilbide osoa zer egoeratan zabalduko den ere. Lanen amaierako eguna zein den aurreratu digute, eta datu hori ere bihar emango dugu jakitera”.