Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan lehen puntua eskuratu du Ugaitz Mugertzak
Ugaitz Mugertzak eta Julen Alberdik 21 minutu eta 4 segundo behar izan dituzte lanak amaitzeko; bikote aurkariak baino 2 minutu eta 35 segundo gutxiago.
Asteburuan hitzordu berezia eduki dute Aian herri kirol zaleek. Domeka [urtarrilak 19] eguerdian, esaterako, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa-Eusko Label Sariaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten Ruben Saralegiren eta Eneko Otañoren aurka Ugaitz Mugertzak eta Julen Alberdi Txikia IV.ak. Aurtengo txapelketa esku hutsik hasi ondoren, lehen puntua eskuratu zuten Mugertza II.ak eta Txikia IV.ak Aiako probalekuan.
Lanei dagokienez, bi bikoteek 11 enbor moztu behar izan zituzten, bost era desberdinetara. Mutrikuarra eta azkoitiarra lehen enborretik aurretik ipini ziren, eta enborrak moztu ahala, aurkariekiko abantaila handitzen joan ziren, haiek puntua lortzeko aukera gabe utziz. 21 minutu eta 4 seguntoan gelditu zuten kronoa jardunaldiko azkarrenek; Saralegik eta Otañok baino 2 minutu eta 35 segundo arinago amaitu zituzten lanak (23.39).