Maider Otamendi EH Bilduko legebiltzarkidea etorkizuneko erronkei buruz ariko da Mutrikun
Bilera irekia egunean [urtarrilak 23] egingo dute Zabiel kultur etxean. 19:00etan ipini dute hitzordua, eta herritar guztiak bertaratzera gonbidatuta daude.
Mutrikuko EH Bilduren ekimenez, bilera irekia egingo dute eguenean [urtarrilak 23], 19:00etan, Zabiel kultur etxean. “Nahi duten herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatuta daude”. Batzarrean, gainera, Maider Otamendi EH Bilduko legebiltzarkideak ere parte hartuko duela iragarri dute. “Maider Otamendi izango dugu gure artean, eta azken erronkez gain, etorkizunekoez ere arituko da”.
Hain zuzen ere, gaur egungo egoera politikoari buruzko gako nagusiak eta hurbileko egitekoei buruzko eztabaida izango da egueneko ekitaldi politikoko ardatz nagusia. “Aldaketa ugari eman dira azkenaldian. Besteak beste, Madrilgo inbestidura berriaren kontua daukagu. Nafarroako Gobernua berria osatzeko zer gertatu den ere hor dago. Gaurko [urtarrilak 22] atxiloketa eta gertaerei buruz ere luze berba egiteko aukera egongo dela uste dugu”.
Eta etorkizun hurbilera begira datozen erronka berriak ere mintzagai izango dituzte. “Aurten Euskal Legebiltzarreko hauteskundeak egingo dira”. Amaitzeko, herriari loturiko gairen bat edo besterik buruz ariko dira. “Mutrikuko EH Bildun ere mahai politiko berria dago, eta herrian egon daitezkeen beste hainbat gorabehera izango ditugu ahotan”.