EPELen Eskuz Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldia jokatuko dute Ezkurdia-Martija eta Jaka-Zabaleta bikoteek zapatuan, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Norgehiagokarako pilotak aukeratu dituzte gaur goizean. Puntua borrokatzeko gogoz daudela erakutsi dute.
Urtarrilaren 27tik otsailaren 3ra bitartean igerilekuak itxita egongo dira. Gainerako instalazioak erabilgarri egongo dira, baina ez da ur berorik ezta berogailurik egongo.
Alkoleako tunel berria zirkulaziora zabalik geratu da gaur goizean, eta horri esker, errepide berriaren behin-betiko trazatua izango dena zeharkatu dute erabiltzaileek. Tamaina txikiagoko obrak amaitzea falta dela azaldu dute aldundiko ordezkariek.
Bilera irekia egunean [urtarrilak 23] egingo dute Zabiel kultur etxean. 19:00etan ipini dute hitzordua, eta herritar guztiak bertaratzera gonbidatuta daude.
Gaur da San Bizente eguna eta munitibarrek eguerdian ospatu dute. Zapatuko kontzertuetara joan-etorria egiteko Gababus zerbitzua edukiko dute eskualdeko gazteek.
Zapatu eguerditik iluntzera arte jai giroa nagusi izango da. Herriko Kobak eta Ibekohondok egingo dute aurtengo dema.
Interesatuek telefonoz deitu (94-684 44 36) edo posta elektronikoa bidali beharko dute (lilatoia@hitza.eus). Otsailaren 21a da eskaerak egiteko azken eguna.
Munitibarko San Bizente jaietan eskainiko dute aurtengo lehen zerbitzua. Iaz 4.449 desplazamendu egon ziren Gababusean.
Otsailaren 2ra arte, astelehenetan eta eguenetan IƱigo Egiluz aretoan utzi daitezke, 17:00etatik 19:00etara eta domeketan elizan.
Bihar bilduko dituzte, baina herritarrek gaur arratsaldean edo gauean atera behar dituzte zabor-guneetara.