Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Otsailaren 21ean amaituko dituzte Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 errepideko lanak

Alkoleako tunel berria zirkulaziora zabalik geratu da gaur goizean, eta horri esker, errepide berriaren behin-betiko trazatua izango dena zeharkatu dute erabiltzaileek. Tamaina txikiagoko obrak amaitzea falta dela azaldu dute aldundiko ordezkariek.

Garoa Arizmendi Mutrikuko alkateordea, Markel Olano diputatu nagusia, Ruben Andonegi Mutrikuko gobernazio zinegotzia eta Aintzane Oiarbide Bide azpiegituretako diputatua,gaur goizean, Alkolea tunela ireki bertatik igarotzen
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/01/22

Gaur [urtarrilak 22] goizean Alkoleako tunel berria estreinatu dute Mutriku eta Deba artean ibili diren lehen ibilgailuek. Alkoleako bihurgunea itxi, eta 09:40ean hasi dira lehen ibilgailuak tuneletik igarotzen. Tunela irekitzearekin batera, errepide berria zirkulazioara erabat zabalduta geratu da; errepidearen trazatu berria oso-osorik egin ahal izan dute errepidearen erabiltzaileek.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua eta Mutrikuko hainbat udal ordezkari Mutriku eta Deba arteko GI-638 errepideko lanak bisitatzen egon dira, Alkoleako tunel berria zirkulazioari zabaldu aurretik, eta diputatu nagusiak bertan azpimarratu duenez, otsailaren 21erako lan guztiak amaituta edukitzea aurreikusten dute. “Oraindik ere tamaina txikiagoko obrak amaitzea falta da. Aurreikusten dugunez, otsailaren 21erako behin betiko amaiera izango dute obra hauek. Hala ere, bien bitartean eragozpenen bat edo beste egongo da”.

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputuak azaldu duenez, oraindik ere garbigune aurrean dagoen plataformaren sostengatzea, euste eta argiztapen sistema, seinaleztapenaren erremateak, espaloiaren zolaketa eta Ondarbeltzeko hondartzaren hormaren estaldura egitea falta dira. “Lan horiek guztiak egiteko egiteko errei bat erabili beharko da”.

Lanak 2019 urtarrilaren amaieran hasi ziren 10 milioi euroko aurrekontuarekin, eta nabarmendu dutenez, obra aurreikusitako egutegia betetzen ari da.

Olanok gaurko agerraldian jakitera eman duenez, 106 metro luzera duen Alkoleako eraikuntza obrako gune kritikoenetako bat izan da, baina horri esker, mutrikuarrek lurraldearekin “lotura modernoagoa, seguruagoa eta lehiakorragoa” izango dute.  “Errepide berriko puntu garrantzitsuenetakoa da hau. Tunel honekin puntu honetako trazadura nabarmen hobetuko da, eta Alkoleako muturreko bihurgunea itxia alde batera utziko dute gidariek, arrisku guneak nabarmen leunduz”.

Eta errepidean egin diren hobekuntzek gidarien segurtasuna handitzeaz gain, herritarren bizi kalitateari egiten dioten onura ere nabarmendu nahi izan du foru arduradunak. “Oinezko pasealekuarekin eta bide gorriarekin, herri hauetako biztanleak gure itsasertzeko paisaiaz gozatu ahal izango dute ibilaldi osasungarriak eginez”.

Alkoleako tunelarekin batera, bestalde, 40 metroko altuera duen Ipitxarriko lur-erauzketa izan dira obraren gune korapilotsuenak. “Dagoeneko biak daude amaituta. Errepide berria zabalduta, zirkulazio guztia behin betiko bidetik joango da, eta, modu horretan, oinezkoen bidea amaitu ahalko da orain”. Ipitxarri eta Alkolean libre gelditu diren errepide zatietan guneak antolatu, eta oinezkoekin eta bizikletekin bateragarriak diren ibilgailunetzako aparkalekuak egokitzeko asmoa agertu dute.

_DSC0009
_DSC0009
_DSC0012
_DSC0012
_DSC0016
_DSC0016
_DSC0021
_DSC0021
_DSC0030
_DSC0030
_DSC0035
_DSC0035
_DSC0040
_DSC0040
_DSC0042
_DSC0042
_DSC0056
_DSC0056
_DSC0071
_DSC0071
_DSC0074
_DSC0074
_DSC0076
_DSC0076
_DSC0077
_DSC0077
_DSC0079
_DSC0079
_DSC0080
_DSC0080
_DSC0083
_DSC0083
_DSC0085
_DSC0085
_DSC0089
_DSC0089
_DSC0093
_DSC0093
_DSC0094
_DSC0094
_DSC0098
_DSC0098
_DSC0100
_DSC0100

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.