Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizipozaren dokumentala eta dokuweba aurkeztuko dituzte Ondarroan

Aurkezpena domekan egingo dute Ondarroako Beikozini aretoan, 18:30ean hasita. Bizipozaren proiektua bultzatzeko herriko eta eskualdeko kirolari eta artista ezagunak gonbidatu dituzte taulagainera

Noemi Uribe eta Aitzol Etxaniz, Arnasa elkarteko kideak
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/01/23

Bizipoza egitasmoa osatzen duten 35 elkarteak ezagutzera eman eta gizarterako asmoz, Gure bizipoza, guztiona dokumentalaren eta dokuwebaren aurkezpen ekitaldia egingo dute domekan [urtarrilak 26], 18:30ean, Ondarroako Beikozini aretoan.

Antolatzaileek agertu dutenez, Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa zer den azaltzen duen emanaldia izango da. Ekitaldian, besteak beste, herritarrei elkartea, eta bere helburuak eta egitekoak emango zaizkie ezagutzera. Arnasa elkarteko kide ondarrutarrak ibili dira aurkezpena antolatzen, eta euren dokuwebagaz batera Naizen eta Gehitu elkarteen ikus-entzunezkoak ere proiektatuko dituztela iragarri dute.

Hiru elkarteetako dokuweb motzez gain, dokumental luzeago bat ere proiektatuko dute. “35 elkarteon dokuweb bakoitza egiteko erabilitako irudiak batu, eta 18 minutu inguruko making of antzerako dokumental luzeagoa egin dute”.

Aurkezpenak hiriburuetan egin zituzten lehendabizi, eta orain eskualdez eskualde ari dira dokuweben eta dokumentalaren proiekzioak egiten. “Hiriburuetako aurkezpenak amaitu dira, eta orain eskualde mailakoak egiten ari gara”.

Aurkezpena era oso berezian egiteko asmoa dutela iragarri dute. Eta Bizipozaren proiektua bultzatzeko herriko zein eskualdeko kirolari eta artista ezagunak gonbidatu dituzte: Artaka akrobazioa aeroa, Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia bertsolariak, Ondarroako arraunlariak, Herri eta Bixi, Inhar Urruzuno harrijasotzailea eta Keu Agirretxea musikaria. “Hiriburuetan egin den antzeko formatua jarraituko dugu”.

Asisko Urmeneta ilustratzaileak ere parte hartuko du ekitaldian. Beikozini aretoaren txoko batean ekimenari buruzko hormairudia marrazten egongo da, unean bertan. “Amaieran zer egin duen aurkeztuko digu”.

Oro har, Bizipoza egitasmoa herritarrei zer den azaltzea izango da Ugaitz Alegriak eta Anabel Arraizak aurkeztuko duten ekitaldiaren beste helburuetako bat. Domekako ekitaldia, gainera, Bizipozako boluntario berriak erakartzeko baliatuko dutela azpimarratu dute. Eta hori guztiori aurrera eramateko boluntario sare bat martxan jartzea beharrezkoa dela jakitera eman dute. “Beharra dugunenerako boluntario sare bat sortzea da gure asmoa”.

Jendearen sostengua, hauspoa eta babesa jasotzeak berebiziko garrantzia duela gaineratu dute; hori dela eta, Ondarroa eta inguruko herritarrak ekitaldira gonbidatu dituzte. “Domeka arratsalderako plan polit-polita da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.