Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako hainbat eragilek grebaren lanketan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Aurkezpena domekan egingo dute Ondarroako Beikozini aretoan, 18:30ean hasita. Bizipozaren proiektua bultzatzeko herriko eta eskualdeko kirolari eta artista ezagunak gonbidatu dituzte taulagainera
Helmugak proiektuko kideak aurtengo lehen proba egingo du datorren astean, Saudi Arabian. #Agertxopirata proiektu solidariorako ekarpenak egiteko epea ere zabalik dagoela gogorarazi du.
'Handia'-n egindako lanagatik Jantzi Diseinu Onenaren Saria eskuratu zuen 2018ko Goya sarietan. Zapatuan emango dituzte aurtengo sariak, Malagan.
Eraikina turismo bulego berria kokatzeko gune ezin hobea dela baloratu dute. Proiektu teknikoa egiten ari dira horretarako.
Zapatuan [urtarrilak 25] eta domekan [urtarrilak 26] jokatuko dira norgehiagokak Lekeitioko trinketean. Pilotarien arazo desberdinak direla eta bi partida besterik ez dira egongo.
Manzi eta Urreisti mutrikuarrek Interjaiko eta hirugarren mailako finalak jokatuko dituzte, hurrenez hurren. Bilbao berriatuarra kadeteen txapela lortzeko lehiatuko da.
Lekeitioko Udalak eskaintzen duen zerbitzua doakoa da, eta pertsona nagusien segurtasuna eta bizi kalitatea hobetzea ditu helburu.
Lasterketa handirako izen ematea martxoaren 13an gauerdia aurretik egin beharko da Kirolprobak atarian, 12 euro ordainduta.
Herritarrek ondoko ordutegian daukate zerbitzua erabilgarri: 09:30etik 13:30era. Udalak dio zerbitzua egunero bermatuta egotea "lorpen handia" dela.
Plataformako kideek azaldu dutenez, Facebook orrialdea salaketa bat jaso dutelako itxi diete. Beste bat zabaltzea aztertzen ari dira.