Urkiaga min hartuta dagoenez, Madariaga eibartarragaz Josu Laka mendexarra ariko da.
Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketan bost partidu jokatuko dituzte asteburu honetan, Lekeitioko trinketean.
Domekan [otsailak 2], Gandiaga anaien eta Rober eta Conde bikoteen artekoagaz hasiko dute jardunadlia, 09:15ean. Berriatuarrak txapelketako faboritoak dira, baina azken partidua eskuetatik ukituta amaitu zuten. Hori baliatuz, ermuarrak eta elgoibartarrak partidua zailtzeko aukerak edukiko dituzte.
10:00etan hasiko da bigarren partidua; Madariaga-Laka eta Martin-Foster bikoteak ariko dira zein baino zein gehiago. Antolatzaileen berbetan, ikusmina egongo da partida horretan, eta lekeitiarrak aurreko jardunaldiko irudi kaxkarra hobetzen saiatuko dira. Beste aldean, Madariaga eibartarragaz Josu Laka mendexarra ariko da atzelari lanetan. Izan ere, Urkiaga eskuan min hartuta dago.
Hidalgo-Txapartegi eta Asti-Pradera bikoteek 10:45etik aurrera jokatuko dute. Asti eta Pradera sasoi onean daude eta printzipioz, ez lukete zailtasunik izan beharko aurten txapelketan estreinatu diren jokalarien kontra. Hala ere, Hidalgo eta Txapartegi ezuztekoa ematen saiatuko direla argi daukate antolatzaileek.
Jarraian, aurreko astean atzeratuta geartu zen partidua lehiatuko dute Hidalgok eta Txapartegik, Jaunarenaren eta Egañaren kontra. 11:30ean hasiko da partidua. Hidalgok eta Txapartegik ez badute nekea nabaritzen, partidu orekatua izatea aurreikusten dute.
Eguneko azken neurketa 12:15ean hasiko dute Beraza-Telleria eta Jaunarena-Egaña bikoteek. “Jaunarena nafarrarentzat eta Egaña mendarotarrarentzat bigarren partida izanda, zail izango dute iazko azpi-txapeldunak gainditzena, baina aurrean nahasten saiatuko da Basaburuko jokalaria”.