Euskadi Fundazioagaz pedalkadak ematen jarraituko du Txomin Juaristik
2020ko denboraldia aurkeztu du taldeak. Profesionalen artean jardungo duten 20 txirrindularien artean ariko da markina-xemeindarra. Fundacion Euskadi-Laboral Kutxan berriz, Gaizka Sotil etxebarritarra.
2020ko denboraldia aurkeztu du Euskadi Fundazioak. San Mamesen egin zuen agerraldia taldeak proiektu berria eta txirrinduariak aurkezteko. Euskadi Fundazioak, 2020. urteari begira bere kirol proiektuentzat eta sozialentzat diseinatu dituzten ardatz orokorrak jakitera eman zituen. Taldearen hurrengo hilabeteetako helmuga, zale guztien konfiantza eta kemena berriro irabaztea izango da, eta burutuko diren lasterketa bakoitzean emaitza bikainak, borroka eta esfortzu jarrerak lortzea izango du helmuga UCI Pro Team kategorian.
Talde profesionalari dagokionez, sartu berri diren 20 txirrindularik, denboraldiko lehenengo zatiari aurre egin beharko die, Itzulian ahalik eta forma fisiko bikainenean iristeko helburuarekin. Horien artean dago Txomin Juaristi Arrieta txirrindulari markina-xemeindarra. Taldearen asmoa, urtarrilaren amaieran San Luis-ko (Argentina) eta Mallorcako lasterketetan lehiatzea da. Ondoren Balentzia, Andaluzia, Murtzia eta Kataluniako lasterketekin jarraituko dute.
Gizonezkoen 23 urtez azpiko eta nesken taldea ere aurkeztu dute. Fundacion Euskadi-Laboral Kutxan ariko da Gaizka Sotil Etxabe Etxebarriko txirrindularia, 23 urtez azpikoen elitean.