Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Mutrikun agertu den izurdea gaixorik dagoela uste dute adituek

Ambar elkartekoen iritziz, izurde marradun bat portuko uretan ikustea ez da seinale ona izaten. Ustez, hiltzera etorri da sakonera gutxiko uretara.

Izurde marraduna Mutrikun
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/02/04

Egunotan izurdeak agertu dira Mutrikuko portuko uretan. Zehatz esanda, eguen [urtarrilak 30] gauean hiru izurde marradun (Stenella coeruleoalba) ikuskatu zituzten, baina bi itsaso zabalera atera ostean, bakarrak jarraitzen du Arkugain elkartearen parean igerian. Portu barruan, azaleko uretan, hainbeste egun jarraitzeko arrazoi bakarra gaixorik egotea dela uste dute Ambar Itsas Faunaren Ikerketa eta Babesaren Elkarteko adituek. “Izurde marradun bat portuko uretan ikustea ez da seinale ona. Ozeano zabalean ibiltzeko ohitura dute”.

Hain zuzen ere, izurde marraduna ur ozeanikoetan ibiltzen den ugaztuna da, eta kostaldera oso gutxitan hurbiltzen da. Euskal Herriko kostaldean, izurde marraduna ia urte osoan ikustea ohikoa da; oro har, kostaldetik 10-15 milietara ikusten dira. Leire Ruiz Sancho Ambar elkarteko biologoaren iritziz, hiltzera etorri da portura. “Lasai dago eta inork ez dio enbarazurik egiten, baina bere itxura eta igeri egiteko era animalia gaixo batena da. Espezie hau, batzuetan, nahiko azaleko uretan agertzen da hiltzera. Ez dakigu zer gertatuko den, eta zain gaude”.

Ruiz Sanchok gaineratu duenez, izurdearen igeri egiteko era oso kezkagarria da. “Uretatik airea arnasteko irtetzen den tartea ohikoa baino luzeagoa da, eta zertxobait alboratuta dabilela ikus daiteke. Denbora tarte batean begira baldin bazaude, agerikoa da ez daukala izurde marradun baten ohiko portaera; egunak daramatza zentzu berean bueltaka, eta bistakoa da ez dagoela ondo“.

Izurdeak sekulako ikusmina eragin du herrian. Egunotan jende joan-etorri handia ibili da Mutrikuko moilan, izurdearen igeriketa ikusteko. Bien bitartean, Ambar elkartekoak jarraipena egiten ari dira animaliari, batez ere, animalia lasai egon dadin. Ohartarazi dutenez, oso garrantzitsua da animalia lasai uztea. “Gizakiaren hurbiltasunak oso modu negatiboan eragiten die, eta bere egoera okertu baino ez dute egingo. Animalia ez molestatzea ere gomendatzen dugu; ahalik eta lasaien egotea komeni da. Aldi berean, eta, batez ere, segurtasunagatik, inor bere inguruan ez bainatzea gomendatzen dugu, eta ontziak edo itsas motorrak ez hurreratzea. Animalia basatiak dira, eta bertara igerira sartuz gero kolperen bat edo horzkada bat ere jaso daiteke eta”.

Lehorreratutako izurde batekin aurketuz gero, berehala 112ra deitzea gomendatzen dute. “Larrialdi zerbitzuko arduradunek protokoloa abian jarriko dute, eta gurekin jarriko dira harremanetan”.

Erlazionatutako edukiaHil egin da Mutrikuko portuko uretan agertutako izurdea

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.