Hiru jardunaldietako bi irabazita martxoaren 7an Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan jokatuko den finalean aritzeko bigarren txartela eskuratu du aizkolari mutrikuarrak Julen Alberdi 'Txikia IV.a'rekin batera.
Gaur goizean aurkeztu du proiektua Lekeitioko Udalak. Denboraren Bankua zerbitzuak, ezagutzak eta jarduerak herritarren artean trukatzeko sistema da. Parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
18 urtez azpikoen Euskadiko Kros Txapelketa irabazi du Aranburuk, eta bere Durango KT da taldekako Euskadiko txapeldun.
Arrakastaz ospatu zen zapatuan Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatutako bertso saio berezia. Bertsozalez bete zen gaztetxea.
Euskaltzain ondarrutarragaz batera, Jon Lopategi, Alan Roy King eta Angel Aintziburu ere omendu ditu Akademiak. Andres Urrutia euskaltzainburuak euskara eta euskal kulturarekiko erakutsi duten konpromisoa nabarmendu nahi izan du.
Lapurrek Puerto tabernan zegoen dirua ostu eta kalte material handiak eragin dituzte.
Ambar elkartekoen iritziz, izurde marradun bat portuko uretan ikustea ez da seinale ona izaten. Ustez, hiltzera etorri da sakonera gutxiko uretara.
18 urtez azpikoen disko jaurtiketan, Sarai Larrinaga etxebarritarrak lortu du Euskadiko txapeldun izatea eta bere taldekide Sara Asenjo aulestiarra geratu da txapeldunorde. Maila bereko xabalina jaurtiketan, Igor Jaio aulestiarra da Euskadiko txapelduna.
Zabalik daude playback lehiaketan parte hartzeko zerrendak. Mozorro lehiaketan, berriz, egunean bertan izena eman beharko dute interesatuek.