Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Giro ona nagusitu da 30. Ondarru Igeri Sarian

Ondarru Igeri Taldeko entrenatzaileak jakitera eman duenez, igerilariek nahikoa emaitza onak lortu dituzte. Ia kategoria denetan Ondarru Igeri Taldekoren batek irabazi edo podiuma egin zuen.

30. Ondarru Igeri Saria. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/02/10

Ondarru Igeri Taldeak antolatuta, igeriketako 30. Ondarru Saria lehiatu zuten zapatuan [otsailak 8] Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuan. Iragarri modura, Ondarroa, Markina-Xemein, Lekeitio, Zalla eta Igorreko eskolar mailako eta federatutako 100 igerilari inguru batu ziren. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, giro ona nagusi izan zen uretan zein kanpoan.

10:00ak bueltan ekin zioten txapelketari. 50 metro eta 100 metroko lasterketak tximeleta, bizkar, bular eta crawl estiloetan egin zituzten igeri parte hartzaileek. Horrez gain, taldekako errelebo lasterketak ere egin zituzten estiloetan zein crawl erara. 12:00ak aldera amaitu zen lehia. “Txapelketa ohikoa baino azkarrago amaitu zen”.

Ondarru Igeri Taldeko entrenatzaileak jakitera eman duenez, igerilariek nahikoa emaitza onak lortu zituzten. “Ia kategoria denetan Ondarru Igeri Taldekoren batek irabazi edo podiuma egin zuen. Alde horretatik oso pozik gaude. Denak ere emaitzak hobetzen ari dira gutxinaka. Gazteenak txapelketatik txapelketara nahikoa hobetzen ari dira. Federatuak ere ehunenekoen gorabeheran hobetzen ari dira”.

Txapelketa amaitu, sailkapenak batu eta parte hartzaileak dutxatzen eta prestatzen ari ziren bitartean Ondarroako igeri eskolakoek erakustaldia egin zuten. Haur bakoitzak luze bat egin zuen crawl estiloan eta beste bat bizkar estiloan. Azkenik, sari banaketa egin zuten Zaldupeko kantxan, harmailetan gurasoak eta gainontzeko parte hartzaileak animatzen ari ziren bitartean. Gaineratu dutenez, gazteenen erakustaldia goizera pasatzea positiboa izan da. “Nagusiekin batera banatu genizkien sariak, eta modu horretara, txapelketaren parte modura sentitu ziren”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.