Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Nahia Quincoces gustura bueltatu da Munduko Koparen hirugarren probatik

Posturik onena banakako lasterketan eskuratu du eskiatzaile mendexarrak. Hamar onenen artean amaitu du. Lasterketa bertikalean ere nahikoa emaitza ona lortu du.

Nahia Quincoces Alemaniako Munduko Kopan. Argazkia: Maurizio Torri.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mendexa
2020/02/10

Asteburuan Munduko Koparen hirugarren jardunaldia jokatu dute Jennestierren (Alemania). Txinako proba bertan behera geratu ostean, nazioarteko mendi eskiatzaileek kategoria guztietan lehiatu behar izan dute. Barikuan [otsailak 7] lasterketa bertikala egin zuten, zapatuan [otsailak 8] banakakoa eta domekan [otsailak 9] esprint lasterketa. Hiru proba jokatu ostean, oso pozik agertu da Nahia Quincoces eskiatzaile mendexarra. “Sentsazio oso onekin ibili naiz. Aurreko Munduko Kopetan baino sentsazio hobeagoekin ibili naiz fisikoki. Lasterketa bertikalean eta baita banakakoan ere, hasieratik neure erritmoari ekin nion, eta gustura ibili nintzen”.

Lasterketa bertikalari dagokionez, 13. postuan amaitu zuen. 500 metro positibo inguruko desnibela zuen, eta 2,2 kilometroko luzerako ibilbidea egiteko 25 minutu eta 54 segundo behar izan zituen. Eskiatzaile mendexarrak azpimarratu duenez, gauzak ondo egin zituen, eta bere erritmoari eutsi zion. “Ohikoa baino lasterketa laburragoa izan zen; desnibel handikoa. Nahikoa lasterketa gogorra izan zen, eta indartsu joan behar zinen denbora guztian. Hasieran nahikoa indartsu irten nuen, eta erritmo bat ezarri ostean, horri jarraitzen saiatu nintzen. Momenturen baten posturen bat edo beste aurrerago ere ibili nintzen, azken esprintean postu bat galdu nuen, 13. amaituz”.

Banakako lasterketan, berriz, lasterketa ona sinatu zuen, Top 10ean bete-betean sartuz. 1.348 metroko desnibeldun eta 5 kilometroko luzerako ibilbidea osatzeko ordu 1, 21 minutu eta 18 segundo behar izan zituen. Nabarmendu duenez, atzetik aurrera ibili zen. “Oso pozik nago lortutako emaitzagaz”.

Gaineratu duenez, ondo moldatzen da banakako lasterketan. “Banakako lasterketa niri gehien gustatzen eta moldatzen naizen lasterketa mota da. Aldaketa askoko ibilbide teknikoa izan zen, zeta askogaz. Irteera labur bat egin genuen pistatik, eta jarraian basotik jarraitu genuen. Hasieran hainbat eskiatzaile joan ginen multzoan. Oinezko zatiak bi tarte zituen lehenengo eta bigarrengo igoeran. Hor oso ondo sentitu nintzen, eta posturen bat edo beste aurreratzea lortu nuen. Lasterketaren azken txanpan atzetik aurrera joan nintzen, eta 10. postuan amaitu nuen, aurreko biengandik hurre hurre. Ez nuen aurreko biak harrapatzea lortu”.

Domekan, azkenik, esprint lasterketan 22. postua eskuratu zuen. 4 minutu eta 16 segundoko marka eginda, finalerdietako kanporaketan sartzeko aukerarik barik geratu zen. “Ez nintzen amaierako faserako sailkatu. Hamabi eskiatzaile sailkatzen dira finalerdietara, eta ni kanpoan geratu nintzen. Esprintak ez dira nire berezitasuna, eta alde horretatik lasai nago”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.