Mutrikuko Mikel Deuna egoitzak 547 euro batu ditu Gurutze Gorriaren alde
Egoiliarrek egindako eskulanen eta langileek ekarritako gauzen salmentatik, Gabonetako otarra eta Danok Batek oparitutako kamiseten zozketatik 547,60 euro lortu dituzte.
Urtero modura, Mutrikuko Mikel Deuna egoitzako egoiliarrek elkartasun azoka antolatu zuten Gabon bueltan. Seigarren urtez antolatu dute azoka, eta, ohi modura, bertan lortutako dirua erakunde bati banatu diote. “Aurten Gurutze Gorriari eman diogu dirua”. Mikel Deunako arduradunek jakitera eman dutenez, egoiliarrek egindako eskulanen (baso-azpikoak, postalak, imanak…) salmentatik, langileek ekarritako gauzen salmentatik, Gabonetako otarra eta Danok Batek oparitutako kamiseten zozketatik 547,60 euro lortu dituzte.
Gurutze Gorriko ordezkaritza batek martitzenean [otsailak 11] jaso zuen txekea egoitzako arduradunen eskutik, pozarren.