Prest dago Ondarroako Gaztelekuan sortu duten berba egiteko espazio berria
Udal ordezkariek azaldu dutenez, eraikinaren sarreran ipini duten txoko berria berbetan egoteko gune oso lasaia da.

Ondarroako Udalak berba egiteko espazioa sortu du Errebala Txikiñe gaztelekuaren sarreran. Aurreko astean amaitu zituzten lanak, eta azken asteburuan gazteek espazio berri hori erabiltzeko aukera ere eduki dute. Eraikinean hainbat aldaketa egin dituztela aprobetxatuta, gainera, gaztelekuko hormak ere margotu dituzte egunotan.
Espazioa sortzeko, hain zuzen, eraikinaren beheko solairuan dagoen espazio zabala aprobetxatu dute; alfonbra eta jarleku eroso batzuekin, berba egiteko “txoko gozoa” egokitu dute. “Orain arte espazio zabal horrek ez du eduki erabilgarritasun zehatzik, eta txoko berri bat sortzeko espazio egokia zela iruditu zitzaigun. Errebala Txikiñe herriko gazte askoren bilgunea da neguan, batez ere asteburu hotz eta euritsuetan. Guretzat oso garrantzitsua da espazio berriak sortzea”, adierazi du Eneritz Basurko Pagoaga Hezkuntza batzordebururuak.
Basurkok gogorarazi duenez, txoko berria berbetan lasai egoteko gune lasaia da. “Uste dugu gure gazteek aisialdia euren buruagaz bakarrik pasatzeko birtateko gero eta gehiago dituztela; eta gure helburua da gazteek denbora librea lagunekin igarotzea da berba egiten, eztabaidatzen, iritziak trukatzen, lagun berirak egiten…”.