Sei domina lortu dituzte Ondarroako judokek asteburuan
Ne waza diziplinako Gipuzkoako Txapelketan lau domina eskuratu dituzte nagusi mailako judokek. Txiki mailakoek, berriz, beste bi domina lortu dituzteko Legazpiko txapelketan.

Ondarroako Artibai Judo taldeko judokek sasoiko daudela erakutsi dute Gipuzkoako Ne waza judo txapelketan. Lurreko judoa deritzon diziplinan, hain zuzen, talde ondarrutarretik joan ziren lau judokek domina bana eskuratu zuten zapatuan [otsailak 15] Legazpin jokatu zen txapelketan.
Ondarrutarrek, zehatz esanda, urrezko eta zilarrezko domina bana eta brontzezko bi domina lortu dituzte senior mailako 95 kilotik goragoko kategorian. Julen Duñabeitiak eta Benjamin Etxaburuk, esaterako, urrezko eta zilarrezko dominak eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Roberto Peña eta Gorka Elezgarai, ostera, brontzezko dominagaz bueltatu dira etxera.

Legazpiko judo txapelketan parte hartu duten judoka gazteak. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa
Senior mailakoa ez da Artibaiko judokek asteburuan jokatu duten txapelketa bakarra izan. Txiki mailako beste lau judokak Legazpiko txiki mailako judo txapelketan ere parte hartu dute, eta bertan ere oso emaitza onak lortu dituzte ondarrutarrek. Mikel Goikoetxea eta Oier Zelaia, esaterako, brontzezko domina bana lortu dute. Nahia Peñak eta Manex Basurkok, berriz, bosgarren amaitu dute lehia.